Elgoibarko Udalak jakinarazi du asteburu honetako zine emanaldiak ere ezingo direla Kalegoen Plazan eman eta Maalan emango dituzte aire libreko zineko hirugarren eta laugarren filmak. Barixakuan, uztailaren 12an, Margolaria euskarazko filma emitituko dute, eta jarraian Iñaki Agirre zenari omenaldi txiki bat egingo diote Udalak eta Ongarri zine klubak, Elgoibarko aire libreko zine emanaldien sortzaileetariko bat, eta azken urteetan zine klubeko "alma materra" izan baitzen Agirre. Mikel Urdangarin bakarlariaren bidaia du ardatz Oier Aranzabalek zuzendutako Margolaria filmak, bidaia bat erraietara, baina baita bidaia geografiko bat ere, Londresera eta Okinawara, besteak beste, zuzendariaren berbetan.
Zapatuan, hilak 13, “El mejor verano de mi vida” filma emango dute Maalan. Emanaldiak, beti bezala, 22:30ean hasiko dira.