Sanferminetako Peñetako pankartetan urtean jazotako gertakariak eta errebindikazio mezuak ikus daitezke, eta Elgoibarren ere ez da falta izan halako mezurik, aurreko egunetan egin dituzten pankarta koloretsuetan. Lore gehiago nahi dituztela eskatzen zuten batzuek euren pankartan, eta aparkamendu gehiago eskatzen zuen beste pankarta bat ere ikus zitekeen, besteak beste. Iaz egin zuten peñen igoera estreinakoz, eta Maalatik Kalegoen plazara egin zuten. Aurten, baina, ibilbidea aldatu behar izan dute Kalegoen plazan egiten diharduten lanen ondorioz. Hala, Ludotekan batu dira peñak eta Ikastola ondoko espaloian behera jaitsi dira ehunka ume, jai giroan. Maalara ailegatu direnean, txupina bota dute eszenatoki gainetik, bota dituzten bi txupinetatik batek funtzionatu ez duen arren. Gero, abesti bat kantatu dute eta buruhandiak atera dira plazara. Mendaron joan den barixakuan egin zuten San Fermin Txiki Eguna.
- ARGAZKI-BILDUMA: San Fermin Txiki Eguna, Elgoibarren
∞Lotura duten albisteak:
- Sanferminak gaur hasi dira Mendaron (2019-07-05)
-
Hasi da udako aisia eskaintza Elgoibarren eta Mendaron (2019-06-24)
- Elgoibar eta Mendaroko kaleetara ere ailegatu da San Fermin festa sonatuen oihartzuna (2018-07-06)
- San Fermin Txiki Eguna berrikuntzekin dator (2018-07-05)