Elgoibarko I. Koplaldiko saiorik onenak jarriko ditugu sarean aurki

Barren.eus 2019ko uzt. 8a, 09:54

Elgoibarko I. Koplaldiak eman zuen onena entzun eta ikusteko aukera izango duzue aurki. Elgoibarko Izarratik hamalau bideo jaso ditugu eta denak txukun-txukun prestatzen dihardugu aste honetan emateko. Hona, aurrerapen-bideoa.

Elgoibarko I. Koplaldia ekainaren 7an izan zen. Bolatokian jokatu zen eta Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Maider Arregi, Manex Agirre, Andoni Egaña, Odei Barroso, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi izan ziren bertsolariak. Musikariak, berriz, Sinuöse Kultur Elkarteko Ander Mujika, Iban Urizar, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta.
Aitor Mendiluzek eraman zuen saria, Uxuek Alberdirekin buruz burukoa jokatu ondoren.

2019 07 08 2019 06 07 koplaldia elgoibar izarra publikoa bolatokia barren

∞Lotura duten albisteak: