Jo ta Ito taldeak kontzertua emango du zapatuan, Mendaron

Barren.eus 2019ko eka. 20a, 14:17

Jo ta Ito musika talde mendaroarrak kontzertua emango du zapatuan, ekainaren 22an, Lagun Betikoak tabernaren kanpoko aldean.

Amets Fernandez, Asier Olabek, Hodei Gallastegik eta Unai Ayalak osatzen dute Jo ta Ito taldea eta duela bi urteko Gararock jaialdian eman zuten estreinako kontzertua. Geroztik, Kontzezio egunean eta Motxaila Egunean jo izan dute, bai eta joan zen urriko Gazteen Egunean ere, Gaztetxean. Lagun Betikoak tabernak antolatu du biharko kontzertua. 20:30ean inguruan hasiko da