Ekigain jaia bertan behera laga dute eguraldi iragarpenagatik

Barren.eus 2019ko eka. 20a, 09:17

Barixaku iluntzean Sallobente-Ermuaranen egin behar zuten ekigain jaia bertan behea geratu dela jakinarazi du Elgoibarko Izarrak. Eguraldi-iragarpenean oinarrituta hartu dute erabakia.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak 2016an antolatu zuen estreinakoz Ekigain jaia, udari ongi-ertorria egiteko. Aurreko hiru ekitaldietan aparteko eguraldia egin zuen, baina aurten ez dela halakorik izango ematen du eta ekitaldia bertan behera laga dute. "Azken lau urteetan egin dugun moduan, aurten ere Sallobenten eman nahi genion ongi-etorria udari, baina lagun artean eta suaren bueltan jaiarekin gozatzeko behar dugun eguraldirik iragarri ez dutenez, Ekigain jaia bertan behera lagatzea erabaki dugu", adierazi dute antolatzaileek. 

∞ Lotura duten albisteak: