Bete betea izan da Kontzertu Gaua

Barren.eus 2019ko eka. 14a, 22:31

Osagai ugari eduki ditu Elgoibarko Udal Musika Bandak Parrokiko eta Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzekin batera eskaini duen Kontzertu Gauak, eta bete-beteko giroa sortu da jendez gainezka egon den Kalegoen Plazan.

Abesbatzez gainera, danborrariek ere parte hartu dute Kontzertu Gaueko pieza batean, eta soinu eta argiekin apaindutako ikuskizuna izan da gainera Kalegoen plazan eman dutena. Amaiera ere epikoa izan da, Udal Musika Bandaren musika su artifizialekin uztartuta amaitu baita kontzertua.

 • ARGAZKI-BILDUMA: Kontzertu Gaua


2019 06 14 kontzertu gaua elgoibar udal musika banda abesbatzegaz

∞Lotura duten albisteak: