Elgoibarko kirol eskaintzari gorazarre egingo dio Trinitateetako nagusien danborradak

Barren.eus 2019ko eka. 14a, 06:25

Elgoibar Europako kirol herri izendatu dutela-eta, Elgoibarko kirol eskaintzari gorazarre egingo dio Atabal elkarteak antolatzen duen nagusien danborradak. Aurten Kalebarren plazan amaituko dela jakinarazi dute.

23:00etan hasiko da danborrada, Kalebarren plazatik. Danbor eta kupel joleak, kantinerak eta gastadoreak Merkatu Plazatik irtengo dira. Errosario kalean gora joango dira batzuk Kalegoen plazaraino eta San Frantzisko kaletik besteak. Elgoibarko Udal Musika Banda izango dute zain plazan. Omenduei omenaldia egingo dite plazara heldutakoan eta gaberdirarte joko dituzte gero danborradako musika piezak. Gabedian egingo dute banderaren altxaera udaletxeko balkoitik. Ondoren, kalean behera abiatuko da danborrada, soldadu eta sukaldariz jantzitako bi erraldoi aurretik dituztela. 00:30 aldera iritsiko dira Maalako parkera, eta goizaldeko 01:15ean bukatuko dute ibilbidea, Merkatu plazan, su artifizialekin eta bukaerako trakarekin.

2019 06 14 trinitate 2018 elgoibar danborrada nagusiak

2019 06 14 2018 05 26 trinitate elgoibar danborrada nagusiak

∞Lotura duten albisteak: