Ikasturte bukaerako kontzertuen garaia da. Gaurko emanaldian, Inazio Bereziartua Musika Eskolako lehenengo eta bigarren mailako abesbatzek eta Korunaia Abesbatzakoek, akordeoi taldeak, harizko instrumentuen taldeak eta 60+ Musikaren Gozatuz taldekoak parte hartuko dute, 200 bat lagunek guztira. 19:30ean hasiko da emanaldia.
Bihar, berriz, musika eskolako musika bandak, Big Band taldeak, Rock taldeak eta akordeoi talde batek parte hartuko dute Maalan 19:00etan hasita egingo duten emanaldian.