Kontzertu Gaueko egitaraua aurkeztu du Elgoibarko Udal Musika Bandak

Barren.eus 2019ko eka. 12a, 19:22

Barixaku gauean Kalegoen plazan emango duten kontzertu berezian joko dituzten piezen berri eman du Elgoibarko Udal Musika Bandak. Parrokiko eta Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzekin batera igoko dira oholtzara.

Kontzertu Gaua izena jarri diote Kalegoen plazan ekainaren 14an, 22:30etik aurrera, emango duten kontzertu bereziari. Aurreko edizioak rock estilokoak izan dira, eta harrera oso ona izan dute herritarren partetik, baina aurtengoa desberdina izango da. Gorka Mujika zuzendariak esan du ez dutela nahi egitasmo hau rock estiloarekin lotzea, eta horregatik erabaki dute aurten aldatzea. Soraluzeko Ezoziko Ama eta Elgoibarko Parrokiko abesbatzek parte hartuko dute aurtengo emanaldian.

Hona kontzertuko egitaraua:
1.- ASÍ HABLÓ ZARATUSTRA ……….…..….Richard Strauss
2.- BOHEMIAN RHAPSODY....……….………..Freddie Mercury
3.- RIVER DANCE……………………………….…..Bill Whelan
4.- KANTALDIA (*)…………………………………Iñaki Urkizu
5- TXORIAK TXORI……………………M. Laboa, moldaketa. I. Urkizu
6- LIBERTADORES………………….…………….Oscar Navarro
7- OBERTURA 1.812……….…………………..P- I. Tchaikovsky

 Lotura duten albisteak: