Uxue Jimenez saritu dute Elkar argitaletxearen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan

Barren.eus 2019ko eka. 12a, 11:02

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatu du Elkar argitaletxeak 11. aldiz. Euskal Herri osoko umeek hartu dute parte eta 8.000 marrazki baino gehiago aurkeztu dituzte lehiaketara. Uxue Jimenezek bigarren saria eskuratu zuen bere mailan.

Haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu Elkarrek antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak. Elgoibarko Egur Arte Eskolako ikasle gaztetxoek urtero hartzen dute parte lehiaketan. Iaz, esaterako, Egurreko hiru ikasle saritu zituzten, eta aurten ere bidali zituzten lanak. Horietako batek, Lehen Hezkuntzako 1. malako ikaslea den Uxue Jimenezek aurkeztutako ilustrazioak (beherago ikus dezakezue) bigarren saria lortu du bere mailan. Dagoeneko jaso du saria, joan den ekainaren 8an egin baitzuten sari banaketa ekitaldia Donostian (ondorengo argazkietan).

Sari banaketako argazkiak eta saritutako lan guztiak honako loturan https://www.flickr.com/photos/elkartaldea/

 ∞Lotura duten albisteak: