Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Egur Arte Tailerrak antolatuta, VIII. Kaleko Margo Lehiaketa egin zuten zapatu goizean Elgoibarko kaleetan. Hogei lagunek hartu zuten parte eta Ricardo Azkargorta bergararrak jaso zuen lehen saria.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez inoiz baino parte hartze handiagoa izan du aurtengo kaleko margo lehiaketak. Hogei margolarik hartu zuten parte (hamasei izan ziren iaz). Horietatik gizonezkoak izan ziren hamasei eta emakumezkoak lau. Jatorriari dagokionez, leku askotatik etorritako artistak batu ziren Elgoibarren, horien artean frantziar bat eta Alacanteko beste lagun bat. Herriko margolariak ere lehiatu ziren, hiru guztira.

Goizean zehar Elgoibarrekin zerikusia zuen margolana egin beharko zuten guztiek, eta 13:00etatik 14:00etara entregatu behar zuten, Kultur Etxeko sotoan. Sotoan bertan egin zuten sari banaketa ekitaldia, eta sarituek Iosu Arraiz Hirigintza zinegotziaren eskutik jaso zituzten garaikurrak. Epaimahaiak Ricardo Azkargorta bergararrak aurkeztutako margolana saritu zuen lehen sariarekin (800 euro). Azkargortak (ikus bere webgunea) Trenbide kaleko igogailu urdina eta trenbidea irudikatu zituen bere lanean (beherago dagoen argazkian). Esteban Oroz eibartarrak aurkeztutako lanak jaso zuen bigarren saria (500 euro) eta Jon Idigoras ermuarrak aurkeztutako lanak hirugarren saria (300 euro). Alvaro Espigak jaso zuen herriko lanik onenaren saria (150 euro), San Frantzisko iturria eta Kalebarren plaza ageri diren margolanari esker (goiko argazkian). Parte hartzaile guztien lanak Kultur Etxeko Sotoan egongo dira erakusgai, ekainaren 14ra bitartean, 18:30etik 20:30era.

ARGAZKI-BILDUMA: VIII. Kaleko Margo Lehiaketa

 

 ∞Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza