Dena prest dago Elgoibarko lehen Koplaldirako 

Barren.eus 2019ko eka. 7a, 09:42

Elgoibarko I. Koplaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak gaur iluntzerako, Udalaren eta Danobaten laguntzarekin. Jaialdia doan izango den arren, koplaldia eserita ikusi nahi duenak eskatzeko aukea du. Antolatzaileek jakinarazi dute oraindik badagoela lekua, dagoeneko 110 gonbidapen inguru banatu dituzten arren.

Elgoibarko I. Koplaldia San Bartolome parrokiaren atzeko aldean dagoen parkean izango da, Bolatokian, 21:30ean hasita. Antolatzaileek 200 aulki inguru jartzeko asmoa daukate, eta eserlekua gordetzeko 110 gongidapen banatu dituzte. Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan eskatu daitezke Koplaldirako gonbidapenak (9:00-14:00 / 16:00 – 18:30), 943 741 626 telefonora deituta edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita. 

Bertsolariak eta koplak izango dira protagonista nagusiak, baina musikarien parte-hartzea ere garrantzitsua izango da. Hauek arituko dira koplatan: Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Maider Arregi, Manex Agirre, Andoni Egaña, Odei Barroso, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi. Musikaz, berriz, beste hauek arduratuko dira: Sinuöse Kultur Elkarteko Ander Mujika, Iban Urizar, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta. Koplaldiko irabazleak Aitor Etxeberria artista mendaroarrak Elgoibarko I. Kopladirako propio sortu duen eskultura jasoko du.

∞Lotura duten albisteak: