Jendetza batu zuen dantza modernoen jaialdiak, Mendaron

Barren.eus 2019ko eka. 5a, 18:17

Dantza modernoen ikasturte amaierako jaialdia egin zuten joan den barixakuan Mendaron, eta Goñati frontoia txiki geratu zen. (Argazkiak eta bideoa albiste barruan)

80 dantzaritik gora batu ziren oholtza gainean, eta frontoiko harmaila guztiak bete zituzten ikusleek. Naia Aizpurua, Lucia Dieguez, Jone Barandika eta Ana Alberdi dantza-irakasleekin urtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten dantzariek, gaur egungo musikari ezagunenen abestien erritmora. Jaialdian koreografia landuak eskaini zituzten, eta ikusleek gogotik gozatu zuten. Amaieran, protagonistak eta ikusleak pozik etxeratu ziren.