K bulegoa aurkeztuko diete gaur herriko kultur eragileei

Barren.eus 2019ko eka. 5a, 09:40

K bulegoa kultur eremura bideratutako kontsulta eta bide-laguntza zerbitzu bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko azaroan ireki zuen. Kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak ematen ari dira orain Gipuzkoako hainbat eskualdetan, eta Elgoibarren aurkeztuko dute gaur (ekainak 5) arratsaldean.

18:00etan izango da aurkezpen saioa, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurkezpenak elkarrizketa giroan izango dira eta elebidunak. Gainera, Elgoibarren izango den arren, edozein herrietako kultur eragileri zabalik dago aurkezpena. K bulegoak eskaintzen duena aurkeztu eta hainbat gai landuko dituzte. Hasierako saioetan finantziazio aukera desberdinak eta diru laguntzen kudeaketa izango dira gai nagusiak.

Saio hauetan, lurraldeko eragileak eta errealitate desberdinak ezagutu nahi dituzte, beharrezkoak diren bitartekoak eskaintze aldera, hain zuzen, eragileen saretzea ahalbideratzeko eta sektorearen beharrei erantzuna emateko.

Parte hartzeko eman izena hemen.

Zerbitzua Gipuzkoarrei eskaintzeko asmoz aurten lurraldean egingo diren aurkezpen saioetako informazioa eta bestelako baliabideak honako helbide honetan topa ditzakezue: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura