Judas Argarate taldeak Iker Amutxastegiren omenezko kontzertua emango du Sotoan

Barren.eus 2019ko mai. 31a, 14:04

Auto istripuan hil zen Iker Amutxastegiri eskainitako kontzertua emango du Judas Argarate taldeak, zapatu honetan, ekainaren 1ean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

Elgoibarko Rodisa enpresako beharginek sortutako taldea da Judas Argarate. Enpresa horretan egiten zuen lan Iker Amutxastegik, 2017ko martxoan Azkaraten auto istripuan zendu zen Elgoibarko bizilagunak.
Iker gogoan emango duten kontzertua 19:00etan hasiko da.

Lotura duten albisteak: