Sanskrito hizkuntzako hitza da Samana, eta askatasunarekin dauka zerikusia. Zehazki, betebehar sozialak albo batera utzi, eta bere bizitzako bidea naturari lotuta egiten duen pertsona esan nahi du. Filosofia hori oinarri hartuta kaleratu du Samana musika taldeak Ascension izeneko estreinako diskoa. FatCat Records diskoetxeak (Animal Collective, Sigur Rós...) fitxatu berri du Samana.
Euskal Herrian biran dabiltza, eta hiriburu handien artean, Kultur Etxeko sotoan egingo dute geldialdia. 22:00etatik aurrera hasiko da emanaldia.
∞Lotura duten albisteak: