Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ekainaren 7an, ostiralean, izango da Elgoibarko I. Koplaldia, San Bartolome parrokiaren atzean dagoen bolatokian. Jaialdia doan izango da, baina koplaldia eserita ikusi nahi duenak, astelehenetik (ekainak 3) aurrera izango du gonbidapena jasotzeko aukera.

Elgoibarko Izarrak antolatu du jaialdia, Elgoibarko Udalaren eta Danobat Kooperatibaren laguntzarekin. Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan eskatu daitezke Koplaldirako gonbidapenak (9:00-14:00 / 16:00 – 18:30), 943 741 626 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.
Bertsolariak eta koplak izango dira protagonista nagusiak, baina musikarien parte-hartzea ere garrantzitsua izango da. Hauek arituko dira koplatan: Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Maider Arregi, Manex Agirre, Andoni Egaña, Odei Barroso, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi.

Musikaz, berriz, beste hauek arduratuko dira: Sinuöse Kultur Elkarteko Ander Mujika, Iban Urizar, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta. Koplaldiko irabazleak Aitor Etxeberria artista mendaroarrak Elgoibarko I. Kopladirako propio sortu duen eskultura jasoko du.

Kolaldia 21:30ean hasiko da. Euria egiten badu Elgoibarko I. Koplaldia Gaztetxean izango da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza