Dantza modernoen jaiadia egingo dute Mendaron

Barren.eus 2019ko maiatzaren 30a

80 bat neska-mutil batuko dira barixaku arratsaldean Mendaroko frontoian, dantza modernoen kurtso amaierako jaialdian.

Naia Aizpurua, Lucia Dieguez, Jone Barandika eta Ana Alberdi irakasleekin urtean zehar ikasitakoaren erakustaldia egingo dute ikasleek. 21:30ean hasiko da dantzaldia.