Mikel Cornejok irabazi du Trinitateetako danborrada iragartzeko kartel lehiaketa

Barren.eus 2019ko mai. 28a, 10:35

Atabal elkarteak Trinitateetako danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere, eta Mikel Cornejo elgoibartarra izan da irabazlea. 300 euroko saria jasoko du.

13 lan aurkeztu dituzte aurtengo kartel lehiaketara, iaz baino zazpi gehiago. Andrea Arriolak, Gemma Agirregomezkortak, Gemma Monrealek eta Emilia Nogalesek osatu dute epaimahaia. Antolatzaileek parte hartzaileei eta epaimahai kideei eskerrak eman dizkiete. Aurten Trinitate jaiak ekaineko hirugarren asteburuan izango dira, eta danborrada zehazki hilaren 15ean izango da, 23:00etan. Saria egunean bertan banatuko dute, 23:30 aldera, Kalegoen plazan. 

Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte: