Elgoibarren egingo dituzten azken grabaketa lanak egitera etorri dira, berriro ere, HBO katekoak. Gaur eta bihar arituko dira lanean, 8:30etik 19:30ak bitartean. Kalegoen plazan eta eliza barruan arituko dira, batez ere. Aurrekoan moduan (apirilaren hasieran etorri ziren), Kalegoen plazarako sarreretan hainbat lagun dabiltza lanean, herritarrak ohartaraziz. Grabaketak egin behar dituzten uneetan isiltasuna eskatzen dute eta une horretan ez dute plazan sartzen lagatzen, grabaketako planoetan ez agertzeko. Sigmako aparkalekua ere ez da erabilgarri egongo herritarrentzat gaur eta bihar.
∞Lotura duten albisteak:
- BIDEOA: Jon Olivares 'Patria'ko aktoreari elkarrizketa telesailaren inguruan (2019-04-02)
- Ikusmina sortzen ari da 'Patria' telesailaren grabazioa Elgoibarren (2019-03-01)
- Mendaroarrak aktore lanetan 'Patria'n (2019-03-28)
-
'Patria' telesaila Elgoibarren grabatuko dute datorren astean (2019-03-28)
- Elgoibarko Izarrako langile Jon Olivares 'Patria' telesaileko aktoreetako bat izango da (2019-03-15)
- 'Patria' telesailean parte hartzeko kastinga egingo dute Elgoibarren (2019-01-29)