Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek kurtso amaierako bertso jaialdia egin zuten eguaztenean, Herriko Antzokian, eta ikasturtean landutakoa jarri zuten praktikan.


Guztira LH4 eta LH5 mailetako 254 ume igo ziren oholtzara. Ahozkotasuna lantzeko helburuarekin jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak Gu ere bertsotan egitasmoa 2005-2006 ikasturtean, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatzen du. Aurtengoa 14. edizioa izan da. Astean ordubete eskaintzen diote ikastetxeetan egitasmo honi, eta ahozkotasuna lantzeko bertsoa erabiltzen dute tresna moduan. Aurtengo saioak Irati Artetxek gidatu ditu, eta ahozkotasuna oinarri hartuta, lau alor landu dituzte: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonala nahiz soziala.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza