Ikastolako jolastokian izango da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia, 18:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 7 euroan (kapotadun haur-aulkietakoek debalde sartzea izango dute). Morroskillo liburu dendan eta udaletxean eskuratu daitezke sarrerak.
'Musua' du izena ikuskizunak eta zabalduko duten mezua honakoa da: Eguzkiak ez ezik, musuek ere jartzen dutela mundua biraka, gu geu biraka jartzen gaituzten hein berean.