Eguraldiak, baina, ez zuen gehiegi lagundu eta asteburu osoan zehar euria gogotik egin zuenez, antolatzaileek espero zutena baino jende gutxiago ibili da jaian. Canela orkestrako abeslariak ere istripu txiki bat izan zuen barixakuan, eta hurrengo egunean gurpildun aulkian eskaini zuen saioa.