Gazte Mailako aurresku txapelketarekin amaitu da dantza ikasturtea

Barren.eus 2019ko mai. 22a, 14:53

Gazte Mailako aurresku txapelketa jokatu zuten zapatuan 13 eta 15 urte bitarteko gazteek Legazpin, eta tartean bi elgoibartar izan ziren: Jone Gil eta Markel Goenaga.

Dantzari bakoitzak hiru doinu dantzatu zituen: Ehun Dukat, Desafioa eta Kontrapasa. Antolatzaileek esan dutenez lan ona egin zuten bi dantzariek eta oso pozik etorri ziren egindako saioarekin. Txapelketa honekin bukatu dira aurtengo lehiaketak, eta irakasleek zorionak eman dizkiete dantzari guztiei, urtean zehar “lan bikaina” egin dutelako.

∞Lotura duten albisteak: