Zuhaitzak identifikatzen ikasi eta bakoitzaren ezaugarriak zein bitxikeriak hobeto ezagutzea da irteeraren helburua, antolatzaileen esanetan. Aurreratu dutenez, herriguneko parke eta berdeguneetan barrena ibiliko dira bizpahiru orduz. Hasi, baina, Andoni Segundok emango dituen azalpenekin ekingo dote irteerari. Elgoibarko Zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa izeneko liburua kaleratu berri du Andoni Segundok, eta bera izango da irteerako gidaria.
Ekainaren 8an, zapatua, izango da irteera. Kultur Etxean elkartuko dira 9:30an. Morkaikotik ohartarazi dute adin guztietako herritarrei zuzendutako ekimena dela, baina bereziki helduentzako antolatu dutela. Era berean, aurrez izena ematea komeni dela jakinarazi dute. Ohiko moduetan izena eman daiteke: morkaiko@morkaiko-eus helbide elektronikora idatzita edo 636 994 798 telefono zenbakira dei eginda.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!