Museoen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Makina Erremintaren Museoan

Barren.eus 2019ko mai. 20a, 19:23

Museoen Nazioarteko Eguna izan zen zapatua, maiatzaren 18a. Gipuzkoako museoek bat egingo zuten egunarekin eta ateak zabaldu eta doako sarrera izan zuten askok. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa ere zabaldu zuten eta ehun bat lagun inguru joan zirela bisitan jakirarazi dute arduradunek.

Makina Erremintaren Museora gerturatu ziren lagunek, ohiko makina eta pieza historikoez gainera, Gemma Monreal margolari elgoibartarraren ikasleek museoan bertan marraztutako margolanekin osatutako erakusketa ikusteko aukera izan zuten. 

1977. urtean hasi ziren ospatzen Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an, Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik, hain zuzen ere.