Biharamunean, maiatzaren 22an, gitarra joleen txanda izango da. Maiatzaren 28rako, trikitia, biolin eta gitarra saioa iragarri dute, eta maiatzaren 29rako, txistu eta akordeoi joleen emanaldia. Ekainaren 3an izango da azkeneko emanaldia, bateriako bakarlariena. Saio guztiak San Agustin aretoan izango dira, 19:00etan hasita.
Azkenik, Mendaroko Ameikutz musika eskolak jakinarazi du datorren ikasturterako matrikula egiteko epea zabaldu dutela.