Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu zuen iaz estreinakoz Elgoibarko Udalak eta aurten ere egingo dute lehiaketa. Maiatzaren 20an zabalduko dute izena emateko epea.

Elgoibarko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, herriko balkoiak eta leihoak loreekin apainduz, herriari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea da lehiaketa honen helburua, eta bidenabar, ohitura hori herritarren artean zabaltzea.

Lehiaketan Elgoibarko hiri-lurzoruan dauden etxebizitza guztiek parte hartu ahal izango dute, eta izena emateko hiru aukera emango dituzte:

  • Maiatzaren 20tik ekainaren 14ra, HAZ bulegoan (07:30 - 15:30)
  • Maiatzaren 20tik ekainaren 14ra, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila zehaztuta 
  • Maiatzaren 23an, Kalebarren plazan izango den “FurgoBaratzean” (10:00-13:00) banatuko den inprimakia beteta. Furgobaratzean lore bakarra banatuko da etxebizitza bakoitzeko, amaitu arte.

Udalak parte hartzera animatu ditu elgoibartarrak. "Iaz izena eman ez zuten balkoi eder asko ikusi genituen balorazioa egiterakoan, eta pena izan zen horietako baten bat ez saritzea", azaldu du lehiaketako epaimahaiak.

 • Sariak
Sariei dagokionez, balkoi edo leiho dotoreena sarituko da; horretarako, landare edo lore biziak erabiliko dira apaingarri gisa, eta epaimahaiak horiek kaletik ikusteko aukera izan beharko du. Parte-hartzaileek balkoi eta leihoak nahi bezala apaindu ahal izango dituzte, beti ere, ingurua errespetatuz (auzokideak, kalea…) eta segurtasuna bermatuz. Bi sari egongo dira eta herriko eta eskualdeko sariak bateraezinak dira:

  • Herrikoa: lehenengo sariak 200 euroko bonoa irabaziko du, eta bigarrenak, 150 eurokoa Txankakua elkarteko saltokietan gastatzeko.
  • Eskualdekoa: 250 euroko bonoa irabazlearen herriko saltoki elkartuetan gastatzeko.

Epaimahaia hiri lorategietan aditua den pertsona batek eta udaleko ordezkari batek osatuko dute. Balorazioa uztaileko lehenengo hamabostaldian egingo da eta baloratuko diren irizpideen artean honakoak daude: konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, harmonia, diseinua eta konplexutasuna. Uztailean jakinaraziko dute epaimahaiaren erabakia, eta sari banaketa ere hilabete horretako erdialdean egingo dute.

 ∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza