Taupadaren 40. urteurreneko argazki erakusketa hilaren 24ra arte egongo da ikusgai Sotoan

Barren.eus 2019ko mai. 16a, 14:34

40 urte antzerkiaren bihotzean argazki erakusketa jarri du ikusgai Taupadak, Kultur Etxeko sotoan. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldian performantzea ere egin zuten Taupadako hainbat lagunek.

Manu Sanchez argazkilari elgoibartarrak Taupadaren 40. urteurreneko ekintzetan eginiko erretratuekin osatu dute erakusketa, eta hilaren 24ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
Hilaren 25erako, aldiz, bazkaria antolatu dute, eta txartelak salgai daude dagoeneko Jai Alai eta Lanbroa tabernetan. Helduek 20 euro ordaindu behar dituzte, eta 12 urtetik beherakoek, 10 euro. Bazkal aurretik, 12:30ean, Antzerki Tantak eskainiko dituzte kalean zehar, eta bazkalostean, antzerkia egingo dute Maalan.