Eguaztenean zabalduko dute Taupadaren 40. urteurreneko argazki erakusketa Kultur Etxeko sotoan

Barren.eus 2019ko mai. 14a, 14:31

Manu Sanchezek 40. urteurreneko ekitaldietan ateratako argazkiekin erakusketa osatu du Taupada antzerki taldeak eta eguaztenean inauguratuko dute Sotoan. Taupadak 40. urteurreneko ospakizunak amaitzeko antolatu du erakusketa, herri bazkaria eta antzerki batekin batera.

Taupada Antzerki taldeak maiatzaren 15ean inauguratuko du argazki erakusketa. 19:00etan izango da, Kultur Etxeko sotoan, eta saio horretan peformantzea ere egingo dute. Maiatzaren 24ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
 • Herri bazkarirako tiketak salgai
Hilaren 25erako, bestalde, bazkaria antolatu dute, eta tiketak salgai daude Jai Alai eta Lanbroa tabernetan. Helduek 20 euro ordaindu behar dituzte, eta 12 urtetik beherakoek, berriz, 10 euro. Bazkal aurretik, antzerki tantak eskainiko dituzte kalean zehar, eta bazkalostean antzerkia egingo dute Maalako parkean. Horrez gain, 40 urteotan egindako antzerkien bideoa jarri dute ikusgai Aguirre sastreria zegoen lokalean.
Taupada antzerki taldea 1997ko udazkenean sortu zuten kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin, eta 2017an bete zituen 40 urte. Iazko urtea hartu zuten ospakizunetarako, eta hauek izango dira urteurreneko azken ospakizunak.

 ∞ Lotura duten albisteak: