Su Ta Gar taldeak kontzertua emango du santanetan Mendaron

Barren.eus 2019ko mai. 10a, 11:02

Dezente falta da oraindik Mendaroko Santa Ana jaietarako, baina jaietarako antolatu duten kontzertu nagusiena zein izango den aurreratu du Mendaroko Udalak. Su Ta Gar talde eibartarrak zuzenean joko du Herriko Enparantzan.

Su Ta Gar taldeak uztailaren 27an, Kuadrillen Egunean, emango du kontzertua Mendaron. Debalde izango da. Su Ta Garrek duela hamar urte eman zuen azken kontzertua Mendaron, 20. urteurrena ospatzeko 2009an egin zuten kontzertu biraren barruan.

Iaz Vendetta taldeak jo zuen Mendaron eta 2017ko jaietan Ehun Kilo, Anestesia eta Huntza taldeek eman zituzten kontzertuak. 2015ean Gatibu talde bizkaitarrak eman zuen kontzertua jendez gainezka egon zen Herriko Enparantzan.

∞Lotura duten albisteak: