Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Pirinio mendebalde inguruan bizi ziren komunitateen antolaketa sozio-politikoan Erromaren etorrerak suposatu zuen aldaketa "izugarria" azaldu zuen Jokin Lanz Betelu historialari eta EHUko irakasleak Erroma Euskal Herrian zikloko bigarren hitzaldian.

Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa izenburuko hitzaldia eman zuen Jokin Lanzek Elgoibarko Kultur Etxean, joan den apirilaren 10ean. Lanzen solasaldia eta hitzaldira gerturatutako herritarrek eginiko galderei emandako erantzunak dituzue honako bideoan. 

Erromatarrek beraien erakunde politikoak eta gizarte egituraketa erreproduzitu eta bultzatzen zituzten beren menpera ekarritako komunitateetan, beti ere potentzia latindarraren interesei jarraiki. 

Erroma Euskal Herrian zikloko bigarren hitzaldia izan zen. Ziklo hau Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Juan Martin Elexpuruk eman zuen hitzadiarekin hasi zen eta irailaren 18an izango da hurrengo hitzaldia: Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra? Luis Mari Zalduak emango du.

∞Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza