Bi film eskainiko ditu Ongarri zineklubak Berdintasun Sailarekin elkarlanean

Eider Aldalur 2019ko mai. 6a, 14:42

LGTB kolektiboaren kontrako fobiaren eguna izango da maiatzaren 17an, eta horren harira, bi film eskainiko ditu Ongarri zineklubak, Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean.

Maiatzaren 9an Tierra de Dios, eta hilaren 16an, Las herederas. Bi filmak 21:30ean hasiko dira.
Tierra de Dios filma 2017koa da. Pelikula ingelesa da, eta drama generoan kokatu dute adituek. Jonnhy Saxby nekazari gaztea alkoholarekin eta sexuarekin dituen arazoak gainditzeko ahaleginean bizi da Ingalaterrako Yorkshire eskualdean. Udaberrian errumaniar gazte bat iritsiko da herrira ardien zaintzan lan egitera, eta haren etorrerakin, erabat aldatuko zaio bizitzaren ikuspegia.
Las herederas, aldiz, 2018ko film paraguayarra da. Goi mailako bi emakume dira filmeko protagonistak. Dirutza handia jasoko dute oinordetza batean, eta horrek bizimodu erosoa edukitzeko aukera emango die. 60 urteko adinera iristean, ordea, diruak ez die emango nahi bezala bizitzeko aukera, eta euren bizimodua goitik behera aldatuko da.