Abrak eta Tentazioak ekoitzi dute filma, eta Bernuesek zuzendu du, esan bezala. Bernuesek ondo ezagutzen du istorioa, duela zazpi bat urte antzerkirako egokitzapena ere egin zuelako, Tanttaka konpainiarekin. Honako ordutegi hauetan ikusi ahal izango da filma, Herriko Antzokian. Gaur, 21:30ean; larunbatean, 22:15ean; igandean, 19:00etan; astelehenean, 21:30ean, eta asteazkenean, 19:00etan.