Iñigo Cearsolok Getariako musika banda zuzenduko du domekan

Barren.eus 2019ko api. 25a, 15:42

Iñigo Cearsolok Getariako musika banda zuzenduko du domekan, apirilaren 28an. Getarian bertan izango da kontzertua 13:00etatik aurrera, San Prudentzio ermitan.

Zuzendari gonbidatu gisa arituko da Iñigo Cearsolo Getariako musika bandarekin. Hauxe da kontzertuaren egitaraua: 

1. Nerva. Pasodoblea. (Manuel Rojas).

2. Coppelia. Fantasia. (Leo Delibes).

3. The Olympic spirit.1988ko joku olinpikoetako doinua. (John Williams).

4. La madrugá. Prozesio martxa. (Abel Moreno).

5.  Greek folk song suite. Greziar doinuak. (Franco Cesarini).

6.  Abba Gold. Aukeraketa. (Benny Andersson & Björn Ulvaeus).

Iñigo Cearsolok zuzendari ikasketak bukatu ditu, eta gaur egun Debabarreneko orkestra sinfonikoa zuzentzen du. Aurrera begira, zuzendari teknika hobetzeko asmoa dauka Cearsolok, eta lan horretan, lau eguneko formakuntza saioa egin zuen iazko abuztuan Bilboko Udal Musika Bandako zuzendaria den Jose Vicente Pascual Vilaplanarekin. Esperientzia ahaztezina izan zela adierazi du Cearsolok: "Esperientzia ahaztezina izan zen. Teknika desberdinak daudela konturatzen zara eta denak erabat aberasgarriak direla gainera. Gero bakoitzak jakin behar du teknika bakoitzetik zer hartu. Jose maila handiko Maisua da, bai zuzendari gisa, eta baita persona bezala ere. Gauza zailak errazean bihurtzen ditu".