Pedro Bautista Lascurain de Retana filantropo sortzez mendaroarra omentzen ari dira Mexikoko Guanajuaton

Barren.eus 2019ko api. 24a, 12:40

1674ko ekainaren 29an jaio zen Pedro Bautista Lascurain de Retana, Mendaron. Oso gazterik, baina, Mexikora joan zen, Villa de Santa Fe y Real de minas de Guanajuatora (Gaurko Guanajuato). Filantropo eskuzabala eta Guanajuatoko Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen, eta haren omenez hainbat ekitaldi egiten ari dira hilabete honetan han.

Oso gazterik joan zen Mexikora eta enpresa munduan arrasto handia egin zuen. Guanajuatoko mehatzeen jabe handienetako bat izan zen Lascurain de Retana eta Guanajuatoko Jesuiten misioen sortzaileetako bat ere bai. Dirutza handia eman zien dohaintzan Jesusen Konpainiakoei eskola sortzeko eta eskola hori izan zen geroko Guanajuatoko Unibertsitatearen hazia. Filantropo handia ez ezik, hezkuntzaren sustatzaile handia ere izan zen. Guanajuatoko eskolan Filosofia katedra sortzeko baliabideak ipini zituen (gaurko Gizarte Zientziak eta Humanitateak lizentziaturaren aurrekaria) eta Guanajuaton hirian bertan obra handiak egiteko dirua ere jarri zuen. 1744ko apirilaren 2an hil zen Pedro Lascurain de Retana eta Guanajuato hiriko parrokiako presbiterioan, aldare nagusiaren aurretik dagoen gunean, hobiratu zuten. Gaur egun, Guanajuatoko Unibertsitatera daraman kaleak bere izena du, eta unibertsitateko ereserkian ere aipatzen dute, honako esaldi honetan "... Y la prĂ³diga mano de un minero corona las fecundas apirilean bete direlako 275 urte hil zenetik.