Maiatzaren 5ean eta 12an emango dute tailerra Egur Arte Tailerrean (Merkatu plazako lehen solairuan), 10:00etatik 13:00etara. Haur Hezkuntzako bosgarren mailatik Lehen Hezkuntzako bigarren mailara bitartean ikasten diharduten umeek, eta horien gurasoek, parte har dezakete. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen bulegoan (Ubitarte 4, behea) zein Egur Arte Tailerrean eman daiteke izena, eta baita honako formularioa beteta ere. Zortzi euro ordaindu behar dira ikastaroan parte hartzeko, sei euro Elgoibarko Izarrako bazkideek eta Egur Arte Tailerrko ikasleek.