165 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko II. idazlan lehiaketara, eta horietatik 25 lan saritu dituzte

Barren.eus 2019ko api. 10a, 18:31

Euskaraz idaztea sustatzeko helburuarekin, Elgoibarko II. idazlan lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez. 165 lan aurkeztu dituzte guztira, iaz baino 23 lan gehiago, eta horietatik 25 izan dira sarituak.

Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean, eta bertan Ane Beitia alkateak, Andrea Arriola kultura zinegotziak eta Maialen Gurrutxaga Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotziak hartu dute parte. Saridunek erosketa bonuak, diplomak eta liburuak jaso zituzten. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok, eta esan dutenez, maila ona erakutsi dute partaideek.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

A TALDEAN (8 saritu): diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Laura eta txoriak: Nahia López Saborido
  • Desberdina naiz eta zer: June Langara Iriondo
  • Izengabeko mamua: Greta Malvaso Fernández
  • Kobazulo majikoa: Naia Arosa Sasiain
  • Lotsa gaindituzDuna Santos Otegi
  • Karamelozko planeta: Iago Fernández Juaristi
  • Koadro baten barruan: Maialen Azkoaga Telleria
  • A ze parea karakola eta barea!: Malen Garate Bastida

B TALDEAN (8 saritu): diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Miren eta erleak: Naroa Ansola Ansotegi
  • Julen eta lagunak: Irene Nogales Migales
  • Zirkuan bizi: Mikel Sastre Estarta
  • Pobrezia alaia: Mikel Rodriguez Eugi
  • Txoritxo magikoa: Ane Calleja Cámara
  • Gaurko moda: Melany Farell Moreno
  • Udinken ametsa: Danel Rodriguez Aranburu
  • Denak berdinak gara: Duna Garate Osoro

D TALDEA (4 saritu): diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Sentimenduen mundua: Natasha Bengoa Vergara
  • Bere azken hitzak: Paule Badiola Bastida
  • Esperantzaren mezua: Ariane Vicente Rey
  • Ez etsi: Kaoutar Elidrissi Afkir

E TALDEA (3 saritu): 100 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Itxaropen geltokia: Eider Ansola Ansotegi
  • Mezu hondoratua: Judit Araujo Gómez
  • Dohai berezia: Ihintza Gurrutxaga Larrañaga

F TALDEA (2 saritu): 120 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Etxe barrua: Paula Anchustegui Iglesias
  • Bere izena Erika da: Jurdana Alberdi Regil

∞Lotura duten albisteak: