Elgoibarko Gazte Asanbladatik jakinarazi dutenez, giro onean joan zen bertso saioa. Afarian 30 bat lagun batu ziren, eta 50 bat bertsozale gerturatu ziren Plazatik Gaztetxera txapelketako finalerdia zuzenean jarraitzera.
Se bertsolari aritu ziren kantuan, eta Oihana Aranguren Arregi, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Mikel Olaizola Oñederrak osatutako epaimahaiak hala erabakita, Oier Etxeberria bertsolari azpeitiarrak lortu zuen lehen postua. Etxeberria Ondarroan jokatutako kanporaketa irabaztetik zetorren eta Elgoibarko finalerdia irabazita finalerako sailkatu da. Iazko txapelketan bigarren egin zuen azpeitiarrak. Bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren Ane Belokik eta Irati Alcantarillak ere lortu zuten finalerako txartela.
Debako gaztetxean jokatuko dute XVII. Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketako finala, apirilaren 27an. Finaleko saioa goiz eta arratsaldez izango da, eta bazkariak eta kontzertuek beteko dute egitaraua.
*Argazkiak: Elgoibarko Gazte Asanblada.
∞Lotura duten albisteak:
- ‘Plazatik Gaztetxera’ txapelketako finalerdia jokatuko dute barixakuan Sutegixan (2019-04-02)
-
Iñigo Zubiaurre 'Beitxi' Plazatik Gaztetxera sariketaren finalerako sailkatu da (2016-05-12)
-
Berrikuntzak 2015eko Plazatik Gaztetxera sariketan (bertsoa.eus)
- Finalerdietan da Plazatik Gaztetxera txapelketa (2015-05-22)