Rita arrastoan sartzen antzezlanean, unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da. Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat bere klaseetara apuntatzen denean. Joseba Apaolazak eta Aitziber Garmendiak beteko dituzte bi pertsonaien paperak. Begoña Bilbao da Willy Russellek sortutako obraren zuzendaia.
20:30ean izango da emanaldia, Herriko Antzokian. 75 minutuko iraupena dauka. Sarrerak aurrez erosi daitezke Kutxabank-en.