Egur Arte Tailerrean dabiltzan umeek eginiko margolan eta zeramika lanekin osatu duten erakusketa ikus daiteke Kultur Etxeko erakusketa gelan, zapatura bitartean. 18:30etik 20:30era egogo da zabalik erakusketa.
Margolari ezagunen lanetan eta estiloetan oinarritutako lanak sortu dituzte, besteak beste, Sonia Delaunay-ren simultaneismoa eta arte abstraktoa, Henri Matisse-en fauvismoa eta collage-a edo Salvador Daliren surrealismoa. Margolanez gain, zeramika, beirateak eta konstelazioak ere landu dituzte ikasturte honetan.