‘Erroma Euskal Herrian’ zikloko bigarren hitzaldia emango du Jokin Lanzek eguaztenean

Barren.eus 2019ko api. 8a, 09:19

Pirinio mendebalde inguruan bizi ziren komunitateen antolaketa sozio-politikoan Erromaren etorrerak suposatu zuen aldaketa "izugarria" azalduko du Jokin Lanz Betelu historialari eta EHUko irakasleak Erroma Euskal Herrian zikloko bigarren hitzaldian.

Gizartearen eta lurraldearen egituraketa izenburua izango du Jokin Lanzek emango duen hitzaldiak. Erromatarrek beraien erakunde politikoak eta gizarte egituraketa erreproduzitu eta bultzatzen zituzten beren menpera ekarritako komunitateetan, beti ere potentzia latindarraren interesei jarraiki. Hitzaldia 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Ziklo hau Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Juan Martin Elexpuruk eman zuen hitzadiarekin hasi zen  Erroma Euskal Herrian zikloa.

Zikloak atsedenaldi bat hartuko du eta irailaren 18an izango da hurrengo hitzaldia: Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra? Luis Mari Zalduak emango du.

∞Lotura dute albisteak: