Gaztetxeko zapatuko kontzertua, bertan behera

Barren.eus 2019ko api. 3a, 18:55

Elgoibarko Gazte Asanbladak Perlata eta Jon Dealer and the coconuts taldeen kontzertuak zeuzkan antolatuta zapaturako, baina jakinarazi dute, momentuz bertan behera geratu dela emanaldia, Jon Dealer and the coconuts taldeko kide batek istripua eduki duelako. 

Dena dela, aurrerago saiatuko dira kontzertu hau berriz antolatzen, eta data berria jakin bezain laster jakinaraziko dute. 

Maialen Oleaga (ahotsa eta baxua), Jaione Martinez (gitarra eta biolina), Ane Garai Arrieta (gitarra eta koruak) eta Ander Morenok (bateria) 2015ean Arrasaten osatutako Perlata musika taldea, eta John Dealer and the coconuts Legazpiko punk-rock taldea ziren etortzekoak.

∞Lotura duten albisteak: