Hainbat herritatik etorritako dantzari gazteak batu dira asteburuan Elgoibarren, eta Herriko Antzokiko oholtza gainean erakutsi dute dantzarako duten trebezia. Zapatuan B sailekoen txanda izan zen, 2006tik 20008ra bitartean jaiotakoena. Malen Galarraga, Jon Etxeberria eta Eneko Etxaniz izan ziren Inazio Bereziartua eskolako ordezkarak. Domekan, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak igo ziren oholtzara, tartean bost dantzari elgoibartar: Markel Goenaga, Maddalen Oñederra, Amaia Sasiain, Jone Gil eta Aimar Almortza.
Inazio Bereziartuako dantzako arduradunek jakinarazi dutenez, lan oso ona egin zuten dantzariek eta gustura gelditu ziren eman zuten mailarekin. Bi dantzari gainera, lehen hiru postuen artean sailkatu ziren. Postuari baino gehiago, jendaurrean dantza egiteko soltura hartzeari ematen diote garrantzia Elgoibarko dantza irakasleek. Elgoibarko dantzariez gainera, Lezo, Oiartzun, Pasai Donibane, Amasa-Villabona, Legazpi, Larraul, Lasarte, Asteasu, Zizurkil, Hernani eta Adunako dantzariek hartu dute parte Elgoibarko Auresku Txapelketan.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko dute asteburuan (2019-03-27)
- Elgoibarko dantzariak Oiartzungo Aurresku Txapelketan izan dira (2019-03-14)
- Aurresku eta soinu zahar dantzariek Bakarlarien jaialdia iragarri dute ekainaren 1erako (2018-04-25)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa jokatuko dute asteburuan Herriko Antzokian (2018-04-18)
- Sare Sainzek eta Malen Galarragak debuta egin zuten Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2018-02-28)
- Dantzari elgoibartarrek Legazpian hasi dute Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako denboraldia (2018-01-15)
- Aurresku eta soinu zahar doinuek hartu dute Herriko Antzokia asteburuan (2017-04-03)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 58 dantzarik parte hartuko dute (2017-03-28)
- Aho zapore onarekin itzuli dira dantzari elgoibartarrak Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketatik (2017-03-14)
- Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria dantzariek estreinaldi ona izan dute aurresku txapelketan (2017-01-16)
- Lezoko dantzarien erakustaldia Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2016-04-11)