Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko dute asteburuan

Barren.eus 2019ko mar. 27a, 21:08

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak antolatuta, Elgoibarko 18. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko dute asteburuan. Herriko Antzokian izango da ekitaldia.

Zapatuan A mailakoak lehiatuko dira 16:30etik aurrera, eta domekan, berriz, B mailakoak, 11:00etatik aurrera. Larunbatean, Malen Galarraga, Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberriak hartuko dute parte, eta domekan, Markel Goenaga, Aimar Almortza, Maddalen Oñederra, Jone Gil eta Amaia Sasiainek.

2019 03 27 aurresku soinu zahar elgoibar kartela

 Lotura duten albisteak: