Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa irabazi du Maddi Arriolak

Barren.eus 2019ko mar. 26a, 10:16

Maddi Arriola biolin jole mendaroarrak lehen saria lortu du Euskadiko Musikari Gazteen XIII. Lehiaketan, harizko instrumentuen mailan.

Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioan jokatu zuten asteburuan 2019ko Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Musika Eskola eta Kontserbatorioetako 150 ikasle inguruk hartu zuten parte, 11 modalitatetan. Harizko instrumentuetan lehiatu zen Mendaroko Ameikutz musika eskolako ikasle Maddi Arriola, eta lehen saria irabazi zuen, ex aequo, Issey Martinez biolin jole irundarrarekin (ikus sarituak). Iaz ere postua partekatu zuten Arriolak eta Martinezek, bigarren postua eskuratu baitzuten, ex aequo orduan ere. 

Maddiren ahizpa nagusiak ere, Nereak, birritan irabazi du lehiaketa hau, iaz eta 2016an.

∞ Lotura diten albisteak: