Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik aurkezpena pitxintxu elgoibar orokBertsotan emakume asko dauden ustea oso zabaldua egon arren, datuek ez dutela hori erakusten ohartarazi du Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera liburuan, eta ondorio horretara eraman duten bertsolari-lagunen bizipenak aletu zituen atzo Pitxintxu liburu-dendan egin zuen aurkezpenean.

Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaile elgoibartarrak jarritako puntuei erantzun zien Alberdik, eta luze eta zabal aritu ziren biak liburuan jasotako puntu nagusien inguruan hizketan.

Jardun zen bertsolari gizonen aitakeria, bertsotarako gai unibertsalez eta gai zokoratuez, antolatzaileek ezartzen dituzten kuotez, biolentziaren naturalizazioaz, bertsolarien arteko konpetentziaz, gizonen arteko aliantzez, umore azpiratuaz, bertsolariek bertsotan egiteagatik jasotzen duten ordain ekonomikoaz eta beste abar luze batez, eta azpimarratu zuen emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dagoela eta emakume bertsolariak gizon bertsolarien osagarri rola betetzen dutela plazan, oraindik ere gizonena den espazio publikoan.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik aurkezpena pitxintxu elgoibar

2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik aurkezpena pitxintxu elgoibar 2

2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik aurkezpena pitxintxu

2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik elgoibar pitxintxu

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza