'Kontrako eztarritik' liburua aurkeztuko du Uxue Alberdik gaur, Pitxintxun

Barren.eus 2019ko mar. 20a, 09:58

Hamabost emakume bertsolariren testigantzak jaso ditu Uxue Alberdi Estibaritz idazle elgoibartarrak Kontrako eztarritik liburuan. Gaur aurkeztuko du Elgoibarren, Danele Sarriugarteren laguntzarekin.

Bertsolaritza, genero ikuspegitik landu du Uxuek Kontrako eztarritik liburuan (Lisipe bildumako bosgarren zenbakia da). Idazle eta bertsolari elgoibartarrak joan den martxoaren 4an aurkeztu zuen liburua Donstian, eta gaur Elgoibarren aurkeztuko du. Pitxintxu opari dendan izango da aurkezpen saioa, 19:00etatik aurrera.

*Argazkia:bertsoa.eus

2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik kartela aurkezpea elgoibar pitxintxu