Elgoibarko dantzariak Oiartzungo Aurresku Txapelketan izan dira

Barren.eus 2019ko mar. 14a, 12:22

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako hiru ikaslek Oiartzungo Aurresku Txapelketan hartu zuten parte joan zen asteburuan, eta erakutsi zuten maila ikusita, sasoi betean ailegatuko dira hurrengo jardunaldira, Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketara.

Markel Goenaga, Aimar Almortza eta Malen Galarraga izan ziren oraingo honetan Elgoibarko ordezkariak Oiartzungo Aurresku Txapelketan, eta antolatzaileek esan dutenez, maila ona erakutsi zuten hirurek eta pozik itzuli ziren etxera.

Hurrengo jardunaldia Elgoibarren jokatuko dute, Elgoibarko 30. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Martxoaren 30ean eta 31n izango da Herriko Antzokian, eta orduan Elgoibarko zortzi dantzarik hartuko dute parte: Malen Galarraga, Eneko Etxaniz Jon Etxeberria, Markel Goenaga, Aimar Almortza, Maddalen OƱederra, Jone Gil eta Amaia Sasiain.

2019 03 09 aurresku oiartzun inazio bereziartua elgoibar 1