Elgoibarko Institutuko ikasleek eginiko musika tresnen erakusketa egingo dute Kultur Etxean

Barren.eus 2019ko mar. 15a, 08:10

IES Elgoibar BHI Institutuko DBHko ikasleek musika tresnak sortu dituzte bigarren ebaluaketako musika eta teknologia ikasgaiaren barruan, eta sortu dituzten musika tresna horiekin erakusketa egingo dute Kultur Etxean.

Luthier baten lana hobeto ulertzeko balio izan die ikasleei musika tresnak egiteko proiektuak. Luthiergintza musika tresnak egin eta konpontzeko ofizioa da, eta lan horretan aritu dira Elgoibarko Institutuko ikasleak. Material ezberdinak eta teknika ezberdinak erabilita harizko, haizezko eta perkusiozko musika tresnak egin dituzte.

Erakusketa martxoaren 20an eta 21ean izango da, 18:00-20:00etara, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

2019 03 13 luthier erakusketa elgoibar institutua kultur etxean

2019 03 13 elgoibar institutu musika tresna ikasleek egina